Lehiaketak
DOKUMENTAZIOA (gaztelaniaz)
Kontratazio arloarekin harremanetan jartzeko
-
Kontratazio arloarekin harremanetan jartzeko
Mutualiaren Kontratazio Arloarekin harremanetan jartzeko, mezua bidal dezakezue helbide elektroniko honetara: contratacion@mutualia.es
Hauxe da Erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara.
Araudi orokorra
- 1630/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Gizarte Segurantzaren laneko istripu eta gaixotasunen mutualitateek emandako osasun- eta errekuperazio-zerbitzuak arautzen dituena
- 25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa sustatzekoa eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa.
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.
- HAC/1272/2019 Agindua, abenduaren 16koa, sektore publikoko kontratazioari begira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera kontratu mota desberdinek izango dituzten mugak argitaratzen dituena.
Kontratatzailearen profila
Sektore publikoko kontratazioaren plataforma“MUTUALIA”-ren (Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko mutua) kontratatzailearen profila sektore publikoko kontratazio plataforman txertatuta dago, azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuenak, 63. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta berariaz haren bidez kudeatzen da eta zabaltzen da.
Kontratatzailearen profilak kontratazio organoaren kontratu jarduerari dagozkion datu eta informazio guztiak bilduko ditu, hala nola irekita dauden edo bidean diren lizitazioak eta horiei buruzko dokumentazioa, adjudikatutako kontratuak, ezeztatutako kontratuak, eta, oro har, erabilgarria den bestelako informazio oro, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu puntuak eta komunikabideak, esaterako.