GARDENTASUN-ATARIA ZER DEN
MUTUALIAk, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutuak (IFK: G95471165; egoitza soziala: 20007 – Donostia, Mirakontxa pasealekua 7; egoitza operatiboa, 48009 – Bilbo, Henao kalea 26; www.mutualia.eus/eu), Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen I. titulua aplikatzeko eremu subjektiboan jasota dagoenak (2.1.b art.), Atari hau prestatu du, eta bertan MUTUALIAri buruzko informazioa aldian-aldian eta eguneraturik aktiboki argitaratuko da, legean ezarritako dokumentazio eta informazioaren gardentasunerako lege-betebeharra duenean, bai eta eduki gehigarriak ere, bere borondatez, gardentasun instituzionalari buruzko politikari jarraituz.
Atari honetan informazio jakin bat argitaratuko da, barne hartuta honako hauen gaineko informazioari buruzko datuak: ERAKUNDEA, ANTOLAMENDUA, DATU PERTSONALAK TRATATZEKO JARDUERAK, PLANGINTZA, GARRANTZI JURIDIKOA ETA AURREKONTUKO IZAERA EKONOMIKOA, KONTRATUAK, ESTATISTIKA ETA ONDAREA, herritarren eskubidea bermatzeko; hain zuzen ere, MUTUALIAk bezala zerbitzuak betetzen eta funts publikoak kudeatzen dituzten entitateen, instituzioen eta erakundeen informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea bermatzeko.
INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA.
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea 19/2013 Legearen 12. artikulutik 24. artikulura araututa dago, eta bertan ezarritakoa kontuan izanik, MUTUALIAren esku dauden eta MUTUALIAk bere funtzioak betetzen landu edo eskuratu dituen eduki edo dokumentu guztiak jo behar dira informazio publikotzat, edozein formatu edo euskarritan izanik ere.
Gardentasun legearen 14. artikuluak informazio publikoa eskuratzeko mugak zehazten ditu, honako arloetako arrazoiak aipatuz: segurtasun nazionala, defentsa, kanpo harremanak, segurtasun publikoa, prozesu judizialetako prozesuetako aldeen berdintasuna, babes judizial eragingarria, interes ekonomiko eta komertzialak, sekretu profesionala, jabetza intelektual eta industriala, erabaki hartze prozesuetako konfidentzialtasun edo sekretu eskubideen bermea eta abar. Hori horrela, 15. artikuluan zehazten denez, eskatutako informazioaren baitan bereziki babestutako daturik izanez gero, datuok interesdunaren berariazko idatzizko baimenarekin bakarrik eskuratu ahal izango dira, betiere eskatzen diren datuok aurretik interesdunak berak argi eta garbi publiko egin ez baditu.
Eskaera onartu edo baztertu egingo da. Modu batera edo bestera, erabaki edo ebazpen bidez erantzun behar da, eta zergatik baztertzen den arrazoitu beharko da, betiere honako arrazoi hauetakoren bat argudiatuta:
1. Egiteko bidean den informazioari edo argitarapen orokorrerako bidean den informazioari buruzkoa eskatzen dela.
2. Informazio osagarria edo laguntzarako informazioa eskatzen dela; esate baterako, halako informaziotzat hartzen da, oharretan, zirriborroetan, iritzietan, laburpenetan, barne komunikazio eta txostenetan edo organo edo erakunde administratiboen arteko komunikazio eta txostenetan jasotakoa.
3. Hedatzeko, aldez aurretik, berriro prestatzea behar duten informazioa izatea.
4. Eskumena nork daukan ez dakigunean, informazioa ez daukan organo bati zuzendutakoa izatea.
5. Eskatutako informazioa argi eta garbi errepikakorra izatea edo neurriz kanpokoa izatea, 19/2013 Legearen gardentasun-helburuarekin justifikatu ezin dena.
Aintzat harturik Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak egindako Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Prozedura Gidaliburua eta jasotako jarraibideak, eskaerak ESPAINIAKO GOBERNUAren Gardentasun Atariaren bitartez egin ahalko dira, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko atalean . Gardentasun/informazio publikoko eskaera ere egin ahalko dira MUTUALIAREKIN HARREMANETAN jartzeko inprimaki orokorra zuzenean erabilita.
Erabakia edo ebazpena eskatzaileari jakinarazi beharko zaio hilabeteko gehieneko epean, eskaera jasotzen denetik zenbatuta, eta jakinarazi egingo da Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, dagokion Gardentasun Unitateak harremanetarako ezarritako moduaren bidez.
MUTUALIAREN GARDENTASUN INSTITUZIONALEKO POLITIKA
MUTUALIAk printzipio orokor batzuk zehaztu ditu Gardentasunarekin, informazio publikoa eskuragarri jartzearekin eta partaidetzarekin duen konpromisoa praktikan jartzeko. Printzipioak gidari izango dira haren jarduketa eta ekimen guztietan:
- Zintzotasuna: une oro errespetatzea erakundearen balioak, jardunbide profesional onak eta Kode Etikoa. Koherentzia esaten edo adierazten den horrekin; aho betean egingo da, mintzakide ditugun pertsonengan konfiantza eta segurtasuna sortzeko.
- Informazio publikoa eskuratzeko erraztasuna: informazioa argi, labur-labur eta zehaztasunez ematea, hartzailearen pertzepzioak eta interesak kontuan harturik, mezua haren eskaerei egokiturik, eta komunikazio-kanal berriak kontuan harturik ahalik eta pertsona gehienengana iristeko. ∙
- Gobernu Irekia: egindako kudeaketaren kontuak ematea eta alderdi interesdunei parte hartzeko bidea ematea.
Hartarako, MUTUALIAk komunikatzeko eta kontuak emateko estrategia egiatiak eta irisgarriak garatzen ditu, eta gizarteari argi eta garbi azaltzen dio zein den beren jardueraren izaera, zehazki zer zeregin dituen eta bere zentzua nahiz ekarpen soziala zer-nolakoa den; horrez gain, bere politiken, jarduketen eta egoeraren berri aldian-aldian, egiaz eta gardentasunez emango die hala bezeroei nola gizarte osoari.
Hori guztia, berriz erabiltzeko moduko formatuetan, ahal bada. Bitarteko egokiak ezarriko dira argitaratutako informazioa eskuragarria, kalitatezkoa eta elkar eragiteko eta berrerabiltzeko modukoa izan dadin, baita informazio hori identifikatzeko eta lokalizatzeko ere. Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta doakoa izango da, eta desgaituentzat eskuragarri egongo da bitarteko edo formatu egokien bidez, irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen, irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren printzipioari jarraikiz era argi, egituratu eta ulergarrian.