Ir al contenido

Mutualia

Zer da ataria

Ongietorri Mutualiaren Gardentasun Atarira. Mutualia enpresarien elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabekoa. Gizarte Segurantzaren kolaboratzailea da, eta abenduaren 9ko, 19/2013 Legearen I. Tituluaren aplikazio eremu subjektiboan barne dago: gardentasuna, informazio publikoari sarrera eta gobernu egokiaren legea (2.1 b art.). Aipatutako legea onartu aurretik (2014ko abenduak 10) eta aplikagarria izan dadin, Mutualiak Atari hau sortu du mutuari buruzko informazioa argitaratzeko. Informazioak gardentasun betebeharrak beteko ditu, eta aldizkakoa, eguneratua eta ulergarriagoa izango da.

Atarian ondorengo informazioa argitaratuko da (ez da beharrezkoa eskaerarik egitea): instituzionala, antolakuntza-, plangintza-mailakoa, juridikoa eta aurrekontu eta estatistika ingurukoa. Elkargune eta zabalkunde-gunea izango da. Mutualia bezalakoak diren entitate, instituzio eta erakundeei buruzko informazio publikoa ezagutzera emango da; hiritarrek duten informaziorako eskubidearen ikuspegi berri bat izan nahi du.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

Eskubidea 19/2013 Legearen 12-24 arteko artikuluek erregulatzen dute. Informazio publikoa zer da: Mutualiak bere funtzioak betetzean sortu edo jaso dituen eduki edo dokumentuak, formatua edo oinarria edozein izanda ere.

Gardentasun-legearen 14. artikuluak eskubidearen mugak zehazten ditu. Mugak ezartzearen arrazoiak, besteak bestez, ondorengoak dira: nazio segurtasuna; defentsa; kanpo-harremanak; segurtasun publikoa; prozesu judizialetan alderdien arteko berdintasuna eta benetako babes judiziala; interes ekonomiko eta komertzialak; sekretu profesionala, eta jabetza intelektual eta industriala; erabakiak hartzeko prozesuetan konfidentzialtasuna edo behar den sekretua gordetzea, etab. Artikuluan azpimarratzen da eskatutako informazioak Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoak adierazitako daturen bat edukiko balu, eragina duen pertsonari baimena eskatu beharko zaiola; baldin eta, aurrez informazioa publikoa egin ez baldin badu.

Eskaera onartua izan daiteke edo ez. Bi kasuetan akordio edo ebazpen bidez erantzun beharko da; eta azkeneko kasuan, ez onartzearen arrazoiak eman beharko dira, eta ondorengo arrazoiengatik bakarrik izango da:

a) Eskatzen den informazioa amaitzear edo argitaratzear baldin badago.

b) Eskatzen den informazioa lagungarria edo sostengu baldin bada. Hala nola: oharrak, borradoreak, iritziak, laburpenak, barne-komunikazio edo -txostenak, edo organo edo entitate administratiboen artekoak.

c) Zabaldu ahal izateko aurrez berridatzi behar baldi bada.

d) Mutuaren esku ez dagoen informazioa eskatzen dutenean, eta gainera, mutuak informazioa sortu eta gorde duen organoa ezagutzen ez duenean.

e) Eskatzen den informazioa errepikagarria baldin bada; edo 19/2013 Gardentasun-legeak ezarritako arrazoirik gabeko eta gehiegizko erabilera emateko baldin bada.

Gizarte Segurantzaren Lur Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak atera duen Informazioa eskuratzeko Eskubidearen Prozedura-gidak dio nola egin daitezkeen eskaerak: Espainiako Gobernuaren Gardentasun Atarian, Informazio publikoa ikusteko eskubidea atalean.

Eskaera egin duen pertsonari oniritzia edo ebazpena ezagutzera eman beharko zaio eskaera jaso eta gehienez hilabete batean. Era berean, Gizarte Segurantzaren Lur Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren dagokion Gardentasun-unitateak ezarritako harreman mota errespetatuko da.

Bilbo, 2015eko martxoaren 12a