Ir al contenido

Mutualia

Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. Pribatutasun-politikaren xedea

 WEBGUNEAREN ERANTZULEA IDENTIFIKATZEA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) ezarritakoaren ondorioetarako, dokumentu hau webgune honen erabilera arautzen duen Pribatutasun eta Erabilera Politika da. Webgunea MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LANKIDETZA DUEN 2. ZENBAKIKO MUTUA erakundearen (hemendik aurrera, «MUTUALIA» edo «erakunde hau») titulartasunekoa da. Erakundearen egoitza operatiboa: Henao kalea 26, 48009 BILBO. Harremanetarako, erabiltzaileak hauetara jo dezake: posta elektronikoaren helbidea dpd@mutualia.es edo comitedeseguridad@mutualia.es. Edozein idatzi bidal dezakete helbide hauetara, eta behar bezala erantzungo zaie.

MUTUALIAk erabiltzaile guztiei jakinarazten die datuen babeseko indarreko araudia betetzen duela. Indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz, MUTUALIAk, webgunearen titular modura, bere jardueraren ondoriozko zerbitzuak emateko eta indarreko legeriak baimendutako beste prestazio, zerbitzu eta jarduera batzuk gauzatzeko behar-beharrezkoak diren datuak soilik biltzen ditu.

Datuen babeseko politika hau denborarekin alda daiteke, legegintzan, jurisprudentzian edo kontrol-agintaritza eskudunean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia eta/edo aldian aldiko agintaritza eskuduna) gerta daitezkeen aldaketengatik. Horregatik, MUTUALIAk eskubidea izango du testu hau aldatzeko, webguneetara sartzen den unean indarrean dauden legegintzako eta jurisprudentziako berrikuntzetara edo sektorearen jardunbideetara egokitzeko.

Aurreko kasu horietan, MUTUALIAk webgune honetan iragarriko ditu egindako aldaketak, martxan jarri aurretik, behar adinako aurrerapenarekin.

2. Pribatutasuna

Posta elektroniko edo inprimaki elektroniko bidez emandako datu guztiak datuen babeseko indarreko araudiaren arabera tratatuko dira eta, edonola ere, webgune honen titularraren langileentzako konfidentzialak izango dira.

3. Datuak uzteko borondateari eta horren ondorioei buruzko informazioa

 3.1. Borondatea

Webgune honetako erabiltzaileei jakinarazten zaie webgune honetan dauden datuak biltzeko inprimakietan egindako galderen erantzunak BORONDATEZKOAK direla, baina eskatutako datuak ez badira ematen, gerta liteke erabiltzaileak ezin eskuratu izatea MUTUALIAri legez esleitu zaizkion laguntzak, prestazioak eta/edo zerbitzuak.

3.2. Ondorioa

MUTUALIAk emandako zerbitzuei buruzko webguneetan dauden inprimakiak betez, erabiltzaileek onartzen dute emandako datuak webgune honen titularraren erantzukizunpeko datu-fitxategi pertsonal batean sartu eta erabiliko direla, eta dagozkion eskubideak erabili ahalko dituzte dokumentu honen hasieran adierazitako helbidean.

4. Erabiltzaileari informatzea bere datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideari buruz.

Jasotako datuei buruz aurreko puntuan idatzitako moduan, erabiltzaileak datuen babeseko araudian onartzen zaizkion eskubideak erabili ahalko ditu. Erabiltzaile bakoitzak aurreko paragrafoan aipatutako eskubideak erabili ahalko ditu idatziz egindako eta sinatutako eskabide bitartez, NANaren, atzerritarren AIZ egoiliar-txartelaren edo pasaportearen kopia batekin batera, eta guztia dokumentu honen goiburuan adierazitako helbidera bidali beharko du.

Halaber, erabiltzaile batek posta elektroniko bidez informazio profesionala jaso nahi ez badu, webgune honen titularrari jakinarazi ahalko dio, jakinarazpena jaso dela egiaztatzeko balioko duen edozein bide erabiliz, adierazitako helbidean.

5. Zer datu, zenbat denbora eta zein helbururekin gordetzen diren

 5.1. Gordetzen diren datuak

Webgunean dauden inprimakietan bildutako datuak soilik, eta egiten dizkiguten kontsultei eta galderei erantzuten laguntzen digun informazioa biltzen dugu. Informazio hori MUTUALIAk jasotzen du, eta ez zaie inoiz beste enpresa batzuei saltzen, lagatzen edo alokatzen.

MUTUALIA da datu pertsonalen fitxategi horien erantzulea; MUTUALIAk sortu zituen beretzat, erabiltzaileekiko harremana mantentzeko eta kudeatzeko eta legez esleitu zaizkion jarduerei, zerbitzuei eta prestazioei buruz jakinarazteko.

5.2. Zenbat denbora

Datu pertsonalak harremana betetzeko behar-beharrezko denbora soilik gordetzen dira. Luzeago gordeko dira legezko betebehar edo erregulazio batek hala xedatzen duenean soilik. Hala dagokionean, datu pertsonalak ezabatzen dira, erakundearen prozedura seguruak erabiliz, esparru horretan eska daitezkeen berme guztiekin.

5.3. Zein helbururekin

Datu-baseetako informazioa erabiltzaileak identifikatzeko eta erregistratutako erabiltzaileei buruzko estatistika-azterlanak egiteko erabili ahalko da.

Datuak biltzeko prozesuan, eta datuak eskatzen diren guztietan, datu-bilketa derrigorrezkoa edo borondatezkoa den adieraziko zaie erabiltzaileei; ez bada ondorioztatzen, jakinaraziko zaie webguneetan emandako eduki batzuetan sartzeko beharrezkoa dela datu horiek ematea, eta legez ezarritako gainerako betekizunak adieraziko zaizkie.

 6. Erabiltzailearen konpromisoa

Datuak biltzeko orri batean edo batzuetan datuak sartzean, onartu egiten dira erabilera-baldintza eta pribatutasun-politika hauek, lege-oharra eta cookien erabilera, egongo balira, eta ulertzen da erabiltzaileak erabilera-baldintzen eta lege-oharraren berri izan duela eta erabat beteko dituela gune honen titular den MUTUALIAren webgunean nabigatzen eta parte hartzen ari denean.

7.  Ez zaizkie datuak emango erakundearen sektoretik kanpoko enpresetako hirugarrenei, esanbidezko adostasunik gabe

Halaber, eta erabiltzaileari bere datuak hirugarrenei lagatzeko aukeraz jakinarazi eta adostasuna eskatu zaionean izan ezik, webgune honen titularrak ez ditu webgune honetako erabiltzaileen datu pertsonalak salduko, alokatuko edo lagako. Arau orokor horretatik salbuetsita geratuko dira, soilik, legezko agindu edo babesagatik, MUTUALIAk administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei datuak emateko betebeharra edo eskubidea duen kasuak.

8. Informazio pertsonalaren banaketa-zerrendatik baja ematea

 MUTUALIAk inoiz posta elektroniko bat bidal dezake titular den edozein webgunetan egindako aldaketak edo berrikuntzak jakinarazteko. Erabiltzaileak edozein momentutan eman dezake baja, dokumentu honen goiburuan adierazitako helbidera posta elektroniko bat bidaliz.